Nafarroako Gobernua suak sor ditzaketen jarduerak arautzeko plan bat prestatzen ari da, suteen arriskua murrizteko. Gobernu Akordio bidez onetsiko da, eta iazko abuztuko suteen aurkako Errege LegeDekretuaren salbuespenak ere jasoko ditu. Dekretu horrek de facto debekatzen du txinpartak eragin ditzaketen makinak eta ekipamenduak erabiltzea, bai eta espazio irekietan sua piztea ere.