Nafarroako Gobernuak 75.000 euro bideratuko ditu ezagutza partekatua sustatzeko, Nafarroako unibertsitateek antolatutako 35 udako ikastaroren bidez. 2022ko prestakuntza-programan parte hartzea %44 hazi zen, 8.000 pertsona baino gehiagok eman baitzuten izena modalitate presentzialean zein online.