Nafarroako Gobernuak gizarte-erakundeekin duen lankidetza berritu du, emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazten laguntzeko. Salerosketaren, prostituzioaren edo emakumeen mutilazio genitalaren biktima diren 400 emakume baino gehiago artatu dira 2021ean, NABIk eta Itxaropen Gunek, Munduko Medikuek
eta Salerosketaren Kontrako Ekintzak sinatutako lankidetza-hitzarmenen bidez.