Nafarroako Gobernuak jardunaldi bat antolatu du nazioarteko erreferenteekin, berdintasunaren alde gizonekin egiten diren esku-hartzeen eraginkortasuna berrikusteko.
Nazioan eta nazioartean erreferentziazkoak diren zortzi espezialista Iruñean elkartuko dira maiatzaren 26an, osteguna, NABIk sustatutako topaketa batean, maskulinitate-programek gizartean duten eragina berrikusteko.