Nafarroako Gobernuak Kaseda eta Irunberritik igarotzen diren Zaraitzuko artzainen abelbidean 8 hektarea baso garbitu ditu. Garapen Ekonomikoko eta Ingurumeneko Departamentuek jarduera hori bultzatu dute abeltzaintza-jarduera estentsiboa errazteko, sute-arriskua murrizteko eta antzinako abeltzaintza-kultura horri balioa emateko.