Nafarroako Gobernuak nekazaritzako aseguruak harpidetzeko laguntza 4 milioiraino handitzea erabaki du. Nekazaritza- edo abeltzaintza-ustiategien 4.000 titular inguruk 350.000 euroko gehikuntza izango dute poliza horiek kontratatzeko laguntzetan, fenomeno meteorologikoei lotutako ezbehar-tasa handiagoagatik prezioa igo egin baita.