Nafarroako Gobernuak udalerrietako Justizia Bulegoaren proiektu pilotua jarri du abian Zangozan. Gaurtik aurrera, Nafarroako 14 herri batu dira Justizia Administrazioaren abangoardiara, eta herritarrek izapideak, bideokonferentzia bidezko adierazpenak edo erregistro zibilera sartzeko aukera izango dute, Iruñera edo Agoitzera joan beharrik gabe.