Nafarroako Gobernuak Ukrainako gerraren ondorio ekonomiko eta sozialak arintzeko Erantzun Foru Plana onartu du. Krisi energetikoari aurre egiteko salbuespen bereziak eta zerga-kenkariak, energia berriztagarrien instalazioak baimentzeko izapideak arintzeko neurriak eta Europako funtsen laguntzak jasotzen ditu, besteak beste.