Nafarroako landa-inguruneetako hurbileko merkataritzaren egoerari buruzko azterlan batek ondorioztatu duenez, sektorea oso feminizatuta dago, 50 urtetik gorako titularrak ditu eta familia-izaera du.

Txostenaren arabera, merkataritzako titularren erdia baino gehiago emakumeak dira (%55, batez beste), 51 urte baino gehiago dituzte (%53) eta ez dute langile kontrataturik (%54).