Nafarroako Lehendakariak “eraso sexistarik gabeko eta berdintasunean oinarritutako” jaiak aldarrikatu ditu. Erakunde arteko Batzordearen bileraren buru izan da, bertan 2022ko Urteko Txostena aurkeztu da: urte horretan, 1.320 emakumek eta 64 adingabek Biktimei Arreta Emateko Taldeen laguntza jaso zuten.