Joan den ostegunean, irailaren 30ean, Nafarroako Soziologia eta Politologiako Elkargo Ofizialaren Gobernu Batzordea inbestitzeko ekitaldia egin zen Iruñean.
Dekano berriak, Manuel Rodríguezek, profesional talde bat osatu du, Nafarroako gizarte eta zerbitzuen egoera osatzen duten esparruetan prestakuntza eta esperientzia dutenak.

Manuel Rodríguez Zientzia Politikoetan eta Soziologian lizentziaduna da Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean 1984az geroztik, eta irakasle elkartua izan da NUPen Gizarte Laneko eta Soziologiako ikasketetan; bi gizarte-erakundetako zuzendari gerentea, CCOOko zuzendaritza-batzordeko kidea 16 urtez. Gaur egun aholkularia da, eta prestakuntza eta enplegua, landa munduaren erronkak, berrikuntza soziala eta politika publikoak ditu ardatz.

Eva Gurría dekanordeak Soziologian lizentziaduna da Nafarroako Unibertsitate Publikoan 1997tik aurrera, eta prestakuntza eta enplegu gaietan hasi zuen bere ibilbide profesionala. Ibilbide luzea egin du lanean lurralde- eta estrategia-plangintzan espezializatutako aholkulari gisa. Gaur egun, EDER Partzuergoan lan egiten du, Eskualdeko Estrategiaren arloko arduradun gisa, eta proiektu estrategikoen inplementazioa eta jarraipena egiten du.

Gobernu-organoa osatzen dute:
Idazkaria: Javier Erviti
Idazkariordea: Laura García
Diruzainaorera: Maite Laínez
Kontu-hartzailea: Gonzalo Reguera
Batzordekide aholkulari juridikoa: Xabier Berrade
Informazio eta Harreman Publikoetako batzordekidea: Javier Espinosa
Formakuntzako batzordekidea: Luis Javier Fernández
Soziologia/Politologia batzordekideak: Catalina Uzcanga, Esther Calleja, Laureano Martínez, Marta Lasterra, Ricardo Feliú eta Victoria Bogino.

Batzorde berriak ezartzen dituen helburuen artean gizarteari diziplina profesional hauek eta Elkargoko kideen gaitasunak hobeto ezagutzea daude.
Batzorde berriak aurreko taldeak egindako lana eskertu nahi izan zuen.