Nekazaritza eta Abeltzaintzak 5 milioiko aparteko laguntzak eman ditu abenduko uholdeek eragindako tokiko erakundeen nekazaritza-azpiegiturak konpontzeko, baita nekazaritza-ekoizpenetan izandako galerengatiko eta lortu gabeko irabaziengatiko laguntzak ere.
Bi ebazpenak laster argitaratuko dira NAOn eta hurrengo laguntza-sorta ustiategi partikularrentzat zein ureztatzaileen komunitateentzat ebatziko da, Europar Batasunak azken izapideak onartu bezain laster.