NICDO(Navarra Impulsa Cultura, Deporte y Ocio) sozietate publikoren jardueraren eragina Nafarroan 57,5 milioitik gorakoa izan zen 2022an, eta BPGren %0,29ko hazkundea ekarri zuen. Ikerketa baten arabera, sozietate publikoaren jarduerak 805 lanpostu sortu zituen lanaldi osoan, eta Foru Administrazioarentzat 6 milioi euroko diru-sarrera zerga bidez.