Pantailak Euskaraz ekimenak abestia eta bideoklipa aurkeztu ditu. Hainbat musikari eta aktore ezagunek parte hartu dute Josu Bergara eta Oihane Bartrak sorturiko abestian. Pantailak Euskaraz telebistan eta askotariko ikusizko plataformetan euskarazko eskaintza handitzearen aldeko Euskal Herriko mugimendu bat da.