Toki Araubideko Foru Batzordeak argi berdea eman dio zeharbideetan eta hiri-zatietan kokatutako abiadura murrizteko “asto bizkarren” erabilera arautzeari. Araudiak abiadura murriztaile horiek eraikitzeko eta diseinatzeko printzipioak jasotzen ditu, baita horiekin batera joan behar diren seinaleak ere.