Volvo eta Sunsundeguik sinatutako konpromisoa ospatu du Nafarroako Gobernuak, akordioak Altsasuko lantegiaren etorkizuna bermatzen du. Lehendakariak eta Mikel Irujo kontseilariak bilera bat izan zuten aste honetan Volvo eta
Sunsundeguiko zuzendariekin, eta Nafarroako Gobernuaren babesa erakutsi zioten eragiketa horri, inbertsioak bermatzeko eta enplegu-beharrak errazteko.