Zentralek Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusiaren Kultur Aniztasunaren Jaialdiaren bigarren edizioa hartuko du ostiral honetan. Kabia DJak, Afrikans, Bruno eta Lorena eta Goxua ‘n Salsa izango dira Nafarroaren aniztasuna ospatzeko helburua duen gauari erritmoa jartzeko arduradunak.