Euskalzale talde batek Zinemak Euskaraz ekimena jarri du abian, zinemetan euskararen presentzia legez bermatuko duen Zinemaren Lege propioaren aldeko ekimena, hain zuzen ere.
Horretarako sinadurak biltzen ari dira Avaaz plataforman. Eskaria Eusko Jaurlaritza, Nafarroako Foru Erkidegoa eta Eukal Hirigune Elkargoko erakunde eta alderdiei zuzendua dago, eta, eskatzen zaie errespetarazi dezatela euskaldunok euskaraz bizitzeko dugun eskubidea, eta, zinemetan ere, euskararen presentzia legez bermatuko duen Zinemaren Legea adostu dezatela.
Ekimenari atxikimendua eman nahi dion edonork labur.eus/zinemakeuskaraz estekara jo dezake. Horrez gain, ekimeneko kideek jakinarazi nahi dute jada hasiak direla Disney Euskaraz eta Netflix Euskaraz ekimenekin harremanetan ere.