6.200 lagunek baino gehiagok parte hartu dute orain arte aurtengo sanferminetako kartela hautatzeko bozketan, eta prozesua maiatzaren 4an amaituko da. Bozketak egunero 980 boto jaso ditu, eta eguneko batez besteko parte-hartze
handiena du 2008an sistema hori martxan jarri zenetik.