
Maiatzak 5ean Porrotx eta Marimototsek “Amaren Intxaurra” pailazo ikuskizuna aurkeztuko dute, eta maiatzak 8an Go!azen antzerki musikala. Hori dela eta, ibarrean erroldaturik dauden pertsonentzako sarrera salmenta maiatzak 3 eta 4ean izango da, hau da, gaur eta bihar.
Sarrerak erosteko, aldez aurretik alta eman izana behar da, leihatilan edo telefonoz deituz 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 21:00etara astelehenetik ostiralera. Gainera, sarrerak online erosteko esteka udalaren webgunean aurki daiteke. Maiatzaren 5ean 10:00etatik aurrera sarrerak geldituko balira, publiko orokorrarentzako aterako dira web orriaren bitartez.
Bestalde, Mutiloa Goitiko bidegorri berriaren eta dagokion argiteriaren obra amaitu dela ere jakinarazi dute udaletik.
Horretaz gain, Arangurengo Haraneko Ingurumen eta Berdintasun Sailak erresilientzia lantzeko eta hura egunerokotasunean txertatzeko funtsezko puntuak ezagutzeko topaketa praktiko eta parte-hartzailea egingo du.
Oztopoak gainditzeko gaitasuna garatu nahi duen tailer hau, maiatzaren 4an, bihar, izango da, 18:00etatik 20:30era. Matrikula doakoa da bailaran erroldatuta daudenentzat, eta apirilaren 30etik aurrera eman beharko da izena telefono bidez. Belén Peñas, coach ziurtatua, eta Leire Iriarte, El Buen Vivir taldeko zuzendariak parte hartuko dute. Maiatzaren 11n, tailerrak bigarren zati bat izango du aurretik ikasitakoa praktikan jartzeko.
Baina ez hori bakarrik. Arangureneko Ingurumen Sailak tximeleten munduan hasteko eta haraneko espezieak ezagutzeko prestakuntza-saio bat ere prestatu baitu. Maiatzaren 9an egingo da, 10:30etik 13:30era, Taxoaren, Zerynthia Elkartearen ardurapean. Matrikula egin nahi duten gazte eta helduek doan egin ahal izango dute telefonoz deituz maiatzaren 5a baino lehen.
Gaia aldatuz, Maiatzean hasiko da Musika Eskolan izena emateko prozedura. Gaur egun eskolan matrikulatuta dauden ikasleek maiatzaren 3tik 14ra erreserbatu ahal izango dute plaza eta ikasle berriek maiatzaren 3tik 21era egingo dute. Onartuen zerrenda ekainaren 3an aterako da eta informazio guztia, baita argibideak ere, online kontsulta daitezke.
Eta Arangurenekin amaitzeko, Liburutegiak bisita birtual bat prestatu du bere funtzionamendua ezagutzeko. Bideoaren esteka udalaren webgunean aurki daiteke.