Antsoainen, hurrengo ikasturterako euskara klaseak prestatzen dabiltza. Zubiartek jakinarazi du, ekainaren 1etik 20ra zabalduko dela lehenengo matrikulaldia, Zubiarteren weborrian. Hau da, epe horretan eman behar da izena Zubiartek eskainitako taldeetan, Antsoainen irakasleak behar direla baieztatzeko. Ekainean behar adina izen-emate ez bada egiten, ez dute irakaslerik bidaliko irailean. Zubiartek 2021-22rako egiten duen eskaintzan, aurtengo taldeei jarraipena ematea aurreikusia dago. Saioak, Mendikale 8n izaten dira, urritik maiatzaren 31ra. Astelehenetan, astearteetan eta ostegunetan, 15:00etatik 16:30era, A2 maila eta B1+ maila ematen dira. Dena den, informazio guztia, online kontsultatu daiteke.
Bertzalde, euskara ikasteko dirulaguntzak emanen dituzte Antsoainen. Ekainaren 1etik uztailaren 19ra eska daiteke euskara ikasteko dirulaguntza Antsoainen erroldatuta egonez gero eta ikasleek klaseen % 85 hartu dituztela egiaztatzen badute. 2020ko uztailaren 1etik 2021eko ekainak 30 arte egindako ikastaroak aurkez daitezke. Izapideak telematikoki egin daitezke egoitza elektronikoan edo Udaleko administrazio bulegoan, aldez aurreko hitzordua eskatuta. Aurkeztu beharreko agiriak eta dirulaguntzen oinarriak udalaren web orrian eskura daitezke.
Azkenik, euskarazko udalekuak diruz laguntzeko deialadia ere eginen dutela jakinarazi dute. Diru-laguntza eskatzeko epea iraila izanen da, haurrek kanpalekuetan parte hartu ondoren. Udaleku horiek 5 egunekoak izan behar dute gutxienez. Eta bete beharreko beste baldintza eta oinarriak, udalaren web orrian begiratu daitezke