Udaleku horiek 5 egunekoak izan behar dute gutxienez, eta udalekuaren esku-orria, bertaratze agiria eta matrikularen bankuko ordainagiria (banketxeak emandako) aurkeztu behar dira, argi adierazita matrikularen %100 ordaindua dagoela, ordaintzailea nor den, zein enpresari egiten zaion ordainketa eta kontzeptua. Eskaera orria ere osorik beteta aurkeztu behar da.