Antsoainen, Gau Beltzari buruzko hitzaldia eginen dute ostegunean arratsaldeko 7etan Harrobi gaztelekuan doan. Arimen Gaua ospatzeko ohitura ongi errotutako tradizioa da gure kulturan, eta oinarri-oinarrian, ez dago film amerikarretan ikusten ditugun irudietatik oso urruti. Horri buruz solastuko dira, eta espero gabeko bitxikeria batzuk ezagutzeko aukera izanen da Josu Ozaitaren eskutik