Antsoaingo Udalak bi kirolarien lana aitortu nahi izan zuen Estatuko Gimnasia Erritmikoko txapelketa egokituan irabazitako urrezko eta zilarrezko dominen harira.
Ekainaren 29an, Udalak Nerea Díaz (Antsoain) eta Andrea de Jesús (Getze) gimnasta gazteak omendu zituen, euren lana eta ahalegina aitortzeko. Pasaden asteburuan Elchen (Valentzian) ospatu zen Estatuko Gimnasia Erritmikoko txapelketa egokituan lehiatu ziren biak; eta etxera, besapean domina banarekin itzuli dira, zilarrezkoa Andrearentzat eta urrezkoa Nerearentzat.
“Otra Mirada” ekimenaren parte dira biak, gimnasia erritmiko egokituko taldekoak; Sandra Pérez entrenatzaileak zuzendutako egitasmoa da, 2019ko apirilean sortua, berdintasuna, errespetua eta normalizazioa maila guztietan lortzeko helburuarekin.
Antsoaingo Udalaren izenean bi kirolarien lan eta ahalegin handia aitortu nahi izan zituzten. Hori dela eta, atzo omenaldia egin zieten bi gimnastei; plaka eta lore-sorta bana eman zizkieten, jarritako dedikazioari balioa emanez