Antton Telleriak “Nekatutak” bere bakarrizketarekin emanen dio hasiera ostiralean Nafarroako Antzerki Eskolan IrriZiklo euskarazko umore-zikloaren beste edizio bati. Martxoan zehar lau ikuskizun programatu dira eta horietako bakoitzerako sarrerak bost euroko prezioan daude salgai.