Antzerki Aroak hiru emanaldi eskainiko ditu udaberri honetan Nafarroako Antzerki Eskolan, obsesioak, belaunaldien arteko talka edo genero-ikuspegia bezalako gaiak jorratuz. Euskarazko antzerki zikloa apirilaren 27tik maiatzaren 18ra bitartean izango da eta sarrerak 8 euroan izango dira salgai.