Aranguren Ibarra proiektuaren barruan, ingurune zoriontsuak sortuz, eta 2021ean egin zen ongizate-diagnostikoaren emaitzak kontuan hartuta, Ingurumen eta Berdintasun arloek, ongizate-asteazkena izeneko ziklo bat antolatu dute.

Saio horietan pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko trebetasunak eta tresnak landuko dira. Bertaratzea doakoa da, eta gomendagarria da saio guztietan parte hartzea, baina ez da ezinbesteko baldintza. Izena emateko deitu 948012012 telefonora, bihartik aurrera. Adingabeak zaintzeko kontziliazio-zerbitzu bat dago, eta inskripzioa egiten den unean eskatu ahal izango da