2021eko udarako Aranguren Ibarreko Kultur arloak programazio berria aurkeztu du “Graellsia Uda” izenpean. Graellsia ibarreran nabarmenezko tximeleta mota bat da Ilundaineko Basoan Europako lehen eta Graellsia erreserba bakarra dagoelako. Agenda berri honi esker jarduera ezberdinetaz gozatu ahalko da uda honetan, hala nola zirkua, musika zuzenean, jolas guneak familiartean, kontertuak, Pain Ball, bakarrizketak, gaming-a…etab.

Kirol pistetan egiten diren jardueretan, sarrera aurrez eskuratu beharko da, eta jendea skateparketik sartuko da. Ateak ekitaldia hasi baino 30 minutu lehenago irekiko dira. Kaleko jardueretan, barrutia mugatua egonen da, edukiera bete arte.

Sarrerei dagokienez, abuztuaren 9tik, hau da, gaurtik, 13ra, online bidez eta leihatilan eskuratzeko aukera izanen da Aranguren Ibarrean erroldatutako jendearentzat bakarrik, baldin eta salmenta sisteman alta hartu badute.

Abuztuaren 14tik aurrera, publiko orokorrarendako irekiko da eta gehienez, 6 sarrera erosi ahalko dira pertsona bakoitzeko.

Leihatila ordutegia astelehenetik ostiralera izanen da, 10:00etatik 14:00etara. Hala ere, sarrerak online ere eskuratu daitezke eta programazio osoa udalaren web gunean dago eskuragarri.