Arangurenen, “Nireganako bidaia” tailerra antolatu dute 14 eta 16 urte bitarteko neskentzat. Tailer honetan, autoestimua, autozainketa, erantzukizuna eta ahalduntzea landuko dira; gure gorputzak, emozioek, plazerak, desioek eta barne-zikloek nola funtzionatzen duten ikasiko da; gure gorputzean eta, beraz, gure sexualitatearen bizipenean gertatzen diren beharrak eta aldaketak errespetatzea landuko da; sexu-eredua, edertasun-ereduak eta sedukzio-ereduak aztertuko dira; eta askoz eduki gehiago ere landuko dira ekainaren 17 eta 24ean, ostegunak, arratsaldeko 5etatik 7etara Amarenean. Tailerrerako izen ematea doakoa izanen da baina ekainaren 10a baino lehenago egin beharko da.