Arangurenen, Kultura Sailak haurrentzako gabonetako postal lehiaketa antolatu du. Aranguren Ibarrean erroldatutako eta 2009 eta 2018 artean jaiotako haur guztiek parte hartu ahal izango dute. 3 kategoria bereiziko dira adinaren arabera eta lanak abenduaren 29an aurkeztuko dira. Dena den, lehiaketaren oinarri guztiak udalaren webgunean kontsulta daitezke.
Bestalde, eguberrietarako eta urtarrilerako kultur agenda ere jada eskuragarri daude. Bihar, Irulegi eskolan, arratsaldeko 5etatik 6:30tara, familientzako jolasak eta solasak lantegia eginen dute.Tailer honetan euskarazko jolas, kanta eta formulak ikasi eta praktikatuko dituzte, euskara seme-alabekin konpartitzeko eta konplizitate elementu bilakatzeko. Ongi pasatzeaz gain, euskararekiko lotura afektiboa sortzen edo sendotzen lagunduko zaio haurrari, eta txikitatik gehiago eta errazago hitz egingo du.Tailerra 0 eta 6 urte bitarteko haurren gurasoei zuzenduta dago eta haurrek ere parte har dezakete. Izen ematea doakoa da eta horretarako azken eguna gaur izango da.
Horretaz gain, abenduaren 15etik urtarrilaren 3ra, kultur etxeko erakusketa aretoa, sormen txoko bilakatuko da. Postalak edo marrazkiak diseinatzeko materialak izanen dira eskuragarri.
Abenduaren 16ean, bestalde, hau da, ostegun honetan, jostailuen erakusketa egingo dute Irulegin arratsaldeko 4:30tatik 6etara.Erakusketaren lehen zatian jostailuen aukeraketarako zenbait irizpide eta aholku eskainiko dira. Guraso eta senideek erakusketaren lehen zatian parte hartzen duten bitartean, haurrek birziklatutako materialaz eginiko jostailu bat egin ahalko dute Dindaiako hezitzaile baten laguntzaz. Bukatzeko, guztiek elkarrekin zenbait jostailu ikusi eta probatzeko tartea egonen da.
Erakusketako jostailuak 3-12 urte bitarteko haurrentzat eta euren senideentzat izanen dira eta euskaraz dakiten gurasoek, zein euskaraz ez dakitenek eta haien seme-alabek parte har dezakete. Izen emateak doakoak dira eta abenduaren 15era arte egin daitezke telefonoz.