Arangurenen, txirrindula itzuliak izanen dira datozen egunetan. Gaur ospatuko da Junior mailako emakumezkoen lehen txirrindularitza itzulia. Lasterketa honetan hirurogeita hamar txirrindularik parte hartuko dutela uste da.

Uztailaren 28an, gainera, Iruñeko 35. itzulia ospatuko da, gizonezkoen mailan. Honetan, 31 talde osatzen duten 200 txirrindularik parte hartuko dutela estimatu da. Bi itzulietako lehen etapa Arangurengo haranetik igaroko da. Emakumezkoen lasterketa bi etapaz osatuta dago, gizonezkoena aldiz, hirutaz. Datorren urteari begira parekatzea espero dute, bi kategoriak berdinak izan daitezen.

Lasterketak direla eta, gaur eta asteazkenean, 28an ezin izango da kontsultorio parkinean ibilgailua utzi 8:00ettik 22:00etara.