Arangurenen, jolas eta jostailuei buruzko zikloa antolatu dute. Euskara Zerbitzuak azaroan guraso eta senideentzako bi tailer antolatu ditu eta haien haurrek ere bertan parte hartu ahalko dute.Jolasak eta Solasak euskaraz jakin edo ez, 0-6 urte bitarteko haurrak dituzten senideentzako tailerra da. Jostailuen Erakusketa, 3-12 urte bitarteko haurrak dituzten senideentzat da, kasu honetan ere, euskaraz jakin edo ez. Izen emate epeak azaroaren 19 eta 22ra arte dira eta telefono ala helbide elektronikoaren bitartez egin beharko dira