Arangurenen, Ibarreko Udalbatzak joan den urriaren 26an onartu zuen ibarra gazteentzako gune berri batez hornituko duen proiektua idaztea. Proiektua idazteko lehiaketa udal webguneko sede elektronikoan kontsultatu daiteke, eta proiektuak jasotzeko epea 2021eko azaroaren 31n amaituko da.

Espazio berri hau Entremutilvas-en proiektatuko da, gaur egun kalisteniako gimnasioa, 3×3 eta bizikleta zirkuitua dauden partzelan. 1.500 metro koadro inguruko eraikin bat aurreikusten da espazio estali eta estali gabeen artean, eta bertako gazteriarentzat erreferente izatea espero da. Inguruneari irekita dagoen espazio bat eta errespetuan oinarritutako harreman-dinamikak sortuko dituena. Datozen asteetan Aranguren Ibarreko gazteen artean proiektu parte-hartzaileak jarriko dira abian, gazte-gune hori abian jartzeko, izendatzeko eta Aranguren Ibarreko herritarrei egokitzeko