Aranguren Ibarreko Gazteria Arloak artista gisa garatu nahi duten gazte guztiei lagundu eta bultzatzeko programa bat sortu nahi du. Horren bidez artistekin informazioa elkartrukatu eta komunikatzeko kanal bat irekiko da eta prekarizazio handia jasaten duen sektore artistiko eta kultural baten profesionalizazioari lagunduko zaio, proiektuei kalitate artistikoa eman eta aurre egiteko aukera egongo delarik.
Programaren hasiera gisa, Aranguren Ibarrean jaiotako edota bertan bizi diren hiri-artistentzako deialdia egitea proposatzen dute. Udalerrian arte-lanak egin nahi dituzten hiri-artistak, graffiti-egileak, ilustratzaileak edota muralistak bilatzen dituzte. Gainera, ekainean zehar hasiko dira esku-hartze artistiko hauek eta ofizialki aurkeztuko dute Arangurengo Artisten programa hau