Atarrabian, gaurtik hasita eta asteburu osoan zehar, La Ortiga Hiriko Arte Jaialdia ospatuko dute Atarrabiako gazte gunean. Gaur, arratsaldean zehar, graffiti erakustaldia egonen da, 18.00etan YaNoLlueve” fanzine-aren aurkezpena eta 19:00etan Indague Elkartean “Del fanzine a las redes sociales” eta “dure lo que dure” hitzaldiak. Bihar, graffiti erakustaldiek jarraituko dute eta horretaz gain, goizeko 11.00etatik arratsaldeko 20.00etara; Graffiti azoka txikia egonen da, arropa, koadroak, prints, serigrafíak, fanzine, adabakiak, pin-ak…etab erosteko aukerarekin. Ondoren, 19.00etan “Barcelona Showdown liburuaren aurkezpena egonen dira, Musika, giro ona eta laguntasuna. Eta azkenik, igandean, Graffiti erakustaldiaren amaiera.