Atarrabian, datorren ostegunean, irailaren 30ean, gazte guneko ate irekien jardunaldiak eginen dira 2009 urtean jaiotako haurren familientzat. Arratsaldeko 6etako saioa gazteleraz izanen da eta 7:30tako euskaraz.
Bestalde, Gazte Bizi Plus 2021eko Udazkeneko Aisialdi programan izena emateko epea ere irailaren 30era arte dago zabalik. 2004, 5, 6 eta 7 urteetan jaiotakoentzat da eta urritik abendura arte, ostiraletan elkartuko dira 7etatik 9tara. Erroldatuek 25 euro ordaindu beharko dituzte eta 50 besteek. Gainera, 2008 eta 9 urteetan jaiotakoentzat beste programa bat izanen da, ostiraleta 6ettaik 8tara eta larunbatetan 6:30tatik 8:30tara. Hauek 40 euro orainduko dituzte erroldatuta badaude, eta bikoitza bestela.
Horretaz gain, bihar izanen da azkeneko eguna Nafarroako konkista 4 artisten ikuspegitik aztertzeko. Artistak Martintxo Altzueta, Fidel Azkoaga, Javier Etaio “Tasio” eta Eneko Lizardi dira.
Eta honekin lotuta, eta Noaingo guduari buruzko jardunaldien barne, bihar goizean, 9:45tatik 14tara, “Conquista-gerrak, askapen-gerra” hitzaldia eskainiko dute Manuel Rivero, Peio Monteano, AitorPescador eta Anna Hakansson-ek kultur etxean. Izena emateko, Noain plataforma 500 urterekin jarri beharko da harremanetan. Eta ondoren, arratsaldeko 8etan, Danserie Ensemble kontzertua izanen da, Nafarroako Erreginen Gorteko musika errenazentistaren kontzertua. Sarrera doakoa izango da, Kultur Etxeko atezaindegian gonbidapena hartu ondoren.