Atarrabian, irailaren 30era arte, haur tailerretan inskripzioa egiteko epea irekita egonen da. Antzerkia, adierazpen plastikoa eta euskal dantzak dira eskaintzen diren jarduerak. Ordutegi, prezio eta informazio guztia online kontsulta daiteke eta izen emeateak telefonoz egin beharko dira.

Bestalde, Besta Jira 26. Argazki lehiaketa ere antolatu dute aurten. Argazkiak urriaren 13tik azaroaren 12ra aurkeztuko dira. Hiru modalitate izanen dira: zuri-beltzean, koloretan eta herriko gaiak. Oinarriak online aurki daitezke.

Gainera, aisialdi eta denbora libreko monitore ikastaroak ere izanen dira urriaren 16tik Martxoaren 26ra arteko Larunbatetan, 9:00etatik 14:00etara. Izen emateko azken eguna gaur izango da gaztelekuan.

Horretaz gain, Atarrabiako guraso eskolan izena emateko epea irailaren 20tik 30era izanen da, 012 telefonoaren bitartez. Gurasoen eskola gogoeta egiteko, ikasteko, partekatzeko eta laguntza emateko gunea da eta bi talde bereizten dira; 3-6 urte bitarteko haurrak dituzten gurasoena, eta 7-11 urte bitartekoena. Saioen ordutegi eta prezioak, udalaren webgunean aurki daitezke.

Eta azkenik, eskola jantokirako laguntza eskaera egiteko epea ere zabalik da Atarrabian irailaren 26ra arte. Prestazio hori, jantoki-beka izenaz ezagutzen dena, Atarrabiako adingabeei zuzenduta dago, eta herriko ikastetxeetan eskolatuta dauden, Haur edo Lehen Hezkuntza ikasi eta eskolako jantokia erabiltzen dutenei