Atarrabiako hiri udalekuetan izen emateko epea zabalik dago ekainaren 15era arte 012 telefonoan.Aurtengo udan, hiri-udalekuak euskaraz eta gazteleraz eginen dira. Lan-arrazoiak medio, oporretan dauden 3 eta 12 urte bitarteko seme-alabak zaindu ezin dituzten eta bestelako laguntzarik ez duten gurasoen Atarrabiako Oinarrizko Eremuko haurrentzat izanen dira. Ratioak betetzeko plaza libreak egongo balira, salbuespen moduan erroldaturik ez dauden adingabeak onartuko lirateke izenemate ordenari jarraiki. Astelehenetik ostiralera izanen dira 09:00etatik ordu biak arte. Eskaerak hamabostaldika eginen dira. Uztailaren 19tik uztailaren 30era, abuztuaren 2tik 13ra, eta abuztuaren 16tik 30era