Atarrabian, ibilgailuak kale nagusira sartzeko kontrol-sistema berria ezarriko dute. Kale Nagusiak norabide bakarra izango du. Datozen egunetan abiaraziko da Kale Nagusian ibilgailu motordunen sarbidea kontrolatzeko sistema, azken bi Udal-Buletinetan jakinarazi den bezala. Helburu nagusia pertsonak bizileku-eremu gisa hartzen den kale batera sartzea erraztea eta bermatzea da. Era berean, autoen, furgoneten eta abarren pilaketa saihestea eta horien sarrera arautzea bilatzen da. Horretarako, kontrola ezarri behar zaie sar daitezkeen ibilgailu motordunei, zer ordutegitan eta zenbat denboraz. Honi buruzko informazio eta detaile guztiak udalaren web orrian kontsultatu daitezke.