Atarrabian udarako jarduera desberdinak antolatu dituzte. 2008 eta 2009 urteetan jaiotakoentzat, gazte uda bizi antolatu dute. Abuztuaren 3tik 31ra astearte eta ostegunetan izanen da, goizeko 11etatik 13etara. Ur olinpiadak, Arbaiuneko arroilera ateraldia, hipika, ginkana, handaiako hondartzara irteera, txirrindula irteera, rokopolisera, naturaren inguruko tailerra, kayaka, jokuak, eta bestelakoak eginen dituzte. Izen emateko epea zabalik da ekainaren 18ra arte 012 telefonoaren bidez eta erroldatuentzat 45 euroko prezioa izanen du eta 90ekoa besteentzat.

Gainera, 2001, 2002, 2003 eta 2004 urteetan jaiotakoentzat Gazte bizi plus uda antolatu dute. Abuztuaren 4etik 31ra asteazkenero elkartuko dira goizeko 11etatik 13etara eta jokuak, irteerak, kayaka, eta bestelakoak eginen dituzte. Izen emateko epea ekainaren 15era arte egonen da zabalik eta erroldatuek 30 euro ordaindu beharko dituzte eta 60 besteek.

Eta 12 eta 30 urte bitartekoentzat, gazteria arloak uda ekintzak antolatu ditu. Besteak beste irteerak eginen dituzteAquopolisera, por aventurara eta irunberriko arroilera. Gainera skate tailerra, ibilbideak, eta bestelakoak ere egongo dira. Jarduera bakoitzak izen emateko epe desberdina du; baita prezioa ere. Hortaz, egokiena udalaren webgunean kontsultatzea izanen da.