ATARRABIAN, Kultur Etxeak X. urteurrena ospatuko du urriaren 16tik 23ra, kultur hitzorduez betetako programazioarekin.

Bihar, kalakan eta san andres koralak kontzertua eskainiko dute bi saiotan: 5:30tan eta 8etan eta sarrerek 10 euroko prezioa dute. Igandean, arratsaldeko 8etan, big drumesen kontzertua izanen da 8 euroko sarrerarekin. Astelehenean, Atarrabia belaunaldi konprometitu baten oroimenean, 2. Zatia” ikus-entzunezkoaren aurkezpena eginen dute 7:30tan. Gonbidapenak Kultur Etxeko leihatilan jasotzen dira. Asteratean, Non dago Mikel? Dokumentala proiektatuko dute, eta asteazkenean Thelma y Louise. Ondorengo egunetan, Antologia poetikoa aukeztuko dute eta Atarrabia abesbatzak eta Suakaik Ama Lurra ikuskizuna eskainiko dute.

Programazio eta detaile guztiak, udalaren webgunean kontsulta daitezke