Atarrabiako Udalak aho batez onetsi zuen abenduaren 23ko osoko bilkuran, Berdintasun Plana, emakumeen eta gizonen arteko egiazko berdintasuna lortze aldera.
Plan honek jauzi kualitatiboa eragin du. Gainera, plana lau esku-hartze esparrutan egituratuko da: Tokiko gobernantza eta genero zeharkakotasuna; Emakumeen kontrako indarkeria; zaintza, erantzunkidetasuna eta kontziliazioa; eta azkenik, emakumeen ahalduntzea, parte-hartze soziopolitikoa eta balioen aldaketa.
III. Berdintasun Plan honek oinarri ditu Atarrabiako emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren egoerari buruzko Diagnostiko parte-hartzailean (2021) lortutako emaitzak, eta beste agiri hau ere bai: “Genero Berdintasuna Nafarroako Toki Entitateetan. Udaletako berdintasun alorretako lana planifikatu, kudeatu eta ebaluatzeko ibilbidea”, 2014an Nafarroako Gobernuko Berdintasunerako Institutuak egina, Nafarroako Berdintasun Teknikariekin batera.