Aurten, covid-19ak ezarritako geldialdiaren ondoren, inauteriak ospatuko dira Berriozarren.

Otsailaren 25ean, ostirala, 17:30ean hasiko da Euskal Herria plazatik haurrentzako mozorro desfilea. Ondoren, 19:30ean, Txolin konpartsak Berriozarko alde zaharretik Artikarainoko ibilbidea egingo du, Ezkaba mendian barrena. Bertan, Berriozarko inauterietako pertsonaia nagusia ekarri nahi da gogora, Txolin, Artikako alkate frantziar okupazioaren garaian. Okupazio horren aurka borrokatu zen gerrillaria ere izan zen, Espoz y Minaren agindupean.

Eta larunbatean, hilak 26, inauterietako hainbat jarduera izango dira Berriozarren. Goizean poteoa egingo da Eguzki txarangarekin eta ondoren bazkari herrikoia Euskal Herria plazako karpan.