Aurten ere Zizur Nagusiko Udalak Etxepare saria antolatu du, euskara sailaren bidez, Nafarroako beste 21 toki entitaterekin batera. Aurten, Zizur Nagusiko Udalak eman dio saria Amaia Egidazu DOROTEA albumaren egileari. Osotara, 30 lan aurkeztu dira. Epaimahaia Leire Salaberriak (ilustratzailea), Idoia Sobrinok (liburuzaina) eta Patxi Zubizarretak (idazlea) osatu dute, eta DOROTEA lana aukeratu dute 5.000 euroko saria jasotzeko, egile-eskubideen aurrerapen gisa. Lana Pamiela argitaletxe nafarrak argitaratuko du, euskaraz, 2021eko udazkenean.