Azaroak 25ean ospatzen da emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako nazioarteko eguna. Hau dela eta, 15etik 27ra hainbat ekimen antolatu ditu Barañaingo Udalak. 15etik 24ra bitarte, Baragazten modu kolektiboan horma irudi bat sortzeko aukera egongo da, norberak errotuladore bat hartuta emakumeen aurkako indarkeriaren inguruan pentsatzen duena adierazi ahal izango du muralean.

Azaroaren 26ean “Ahora me toca a mi” izeneko antzerkia izango da Barañaingo Kulturguneko Plazan. Antzerkiak genero-indarkeria, migrazioa, prostituzioa eta elkartasuna lantzen ditu. 19.00etan hasiko da eta 35minutuko iraupena izango du. Genero-indarkeria eta soldata arrakala bezalako gaiak gazteen artean lantzeko, “Borrokak darrai” izeneko scape room bat antolatu du Baragaztek azaroaren 27rako. Doako jarduera izango da, eta goizez zein arratsaldez parte hartu ahalko da aurretik Baragazten izen emanda. Eta azaroaren 25ean Barañaingo udalak udaletxe plazan emakumeenganako indarkeriaren aurkako elkarretaratzea deitu du goizeko 12.00etan.