Arangurenen, azaroaren 15etik aurrera, gainerakoen edukiontzi grisak eta materia organikoaren marroiak elektronikoki irekiko dira, eta txartel batekin edo mugikorreko aplikazio batekin bakarrik ireki ahal izango dira. Txartel hori eta aplikaziorako gakoak aurrez aurre entregatu dira etxebizitza bakoitzean. Oraindik ez dutenek, Mankomunitateak Mutiloa plazan jarri duen puntu informatibora hurbildu eta doan jaso dezakete azaroaren 14ra bitarte astean zehar goizeko 10etatik arratsaldeko 8ak arte eta asteburutan goizeko 9:30tatik eguerdiko 14:30tara. Edukiontzien irekiera berriak berreskuratzen den materia organikoaren kantitatea handitzea du helburu.