Baragazten, azaroaren 25aren inguruko escape rooma egingo dutela jakinarazi dute.

Oraingoan, “Borrokak darrai” izango da istorioa eta Maria de Meztu bidelagun, mugimendu feministaren aldi baterako abentura batez gozatzeko eta II. Errepublikako figura hau ezagutzeko.

Escape rooma azaroaren 27an, larunbata, burutuko da, bai goizez eta bai arratsaldez. 12 eta 30 urte bitarteeko gazteei egonen da zuzendua eta taldeek gehienez 6 pertsonaz osatuak egon beharko dute. Izen emateak, gaurtik azaroaren 20ra arte egiten ahalko dira Baragazten