Irailaren 17tik 25era, iraila kulturala antolatu du Barañaingo Jai Batzordeak. Horregatik, ostiralean, arratsaldeko 6etan Musas y fusas ipuin kontaketa izanen da kultur etxeko plazan eta larunbatean, 7etan rantxerak Pantxo Balbuenaren eskutik.

Horretaz gain, Udazken Ero! Egitasmoaren barne, urriaren 8an, ostirala, zirika zirkusen Hemendikara ikuskizuna izanen da 6etan kulturgunean doako sarrerarekin lehenagotik euskara zerbitzuan erreserba eginda.

Bestalde, urria-abendua bitarteko Baragazteko jarduerak aurkeztu dituzte. Ingelesa, boxeoa, zumba break dance eta flamenkoa izanen dira eta izena emateko epea gaur hasiko da, ostiralera arte. Gainera, gaia aldatuz, euskara maitatzen hasteko hitzak erakusketa ikusgai dago urriaren 15era arte liburutegian.

Eta bukatzeko, Urrira begira, 12an, erraldoi eta kilikien konpartsaren ikuskizuna egingo dute Osasun Etxe zaharreko plazan, 12etatik 13etara.