Barañainen, “Biko-teka” liburu grafikoetarako ilustrazio eta narraziogintza tailerra ere egingo dute. Programak xede du euskarazko sormen artistikoa eta kulturala bultzatzea, bereziki album irudidunen alorrean, non uztartzen baitira sormen literarioa eta marrazkigintza eta ilustrazioaren sormen artistiko. Eskaerak aurkezteko azken eguna azaroaren 26a izango da.