Barañainen, Nolakoa izango da zure etorkizuna 2030ean? 2030eko agenda, lan txukuna eta GJHei buruzko formakuntza eta eztabaida parte-hartzailea eginen dute abenduaren 16ean Baragazten arratsaldeko 6etan. Izen emateko esteka, online aurki daiteke.

Horretaz gain, haurrentzako ilustrazio tailerra eginen dute euskaraz Barañaingo ludotekan doan. 2018ko Etxepare Saria irabazitako Dani Martiarenak gidatuko du saioa eta 6-10 urte bitarteko haurrei egongo da zuzendua. Izen-emateak abenduaren 9tik 20ra egiten ahalko dira.

Eta Barañainekin bukatzeko, Baragazten eguberri arratsaldeak antolatu dituzte abenduaren 13tik urtarrilaren 8ra bitarte. Gaurtik abenduaren 18ra arte, gabonetako apaingarri tailerra egingo dute arratsaldeko 6etatik 8:30tara. Ondoren, bestelako jarduerak egiten joango dira eguberrietan zehar. Programa osoa kontsultatzeko, udalaren webgunean bisita daiteke